Euskal presoen eskubideen aldarria plazara eraman dute hainbat lagunek

Julene Frantzesena 2023ko mai. 27a, 09:34
Hainbat lagun elkartu ziren atzo plazan. (Azpeitiko Sare)

Sarek deituta, hilero legez, elkarretaratzea egin zuten 19:00etan, Etxera lelopean. Presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten han bildutakoek.

Maiatzeko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria plazara eraman zuten atzo hainbat herritarrek. Sarek deituta, hilero legez, elkarretaratzea egin zuten 19:00etan, Etxera lelopean. Besteak beste, presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten han bildutakoek.