Ostiraletik ekainaren 4ra arte izango dira barrakak Sanjuandegin

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 24a, 18:18

Ekainaren 1ean izango da Sanjuandegiko festetako Umeen Eguna barraketan. Urtero bezala, aniztasun funtzionala duten herritarrentzako ordutegi bereziak jarriko dituzte barraketan. 

Ate joka daude Sanjuandegiko festak, eta dagoeneko iritsi dira barrakak epaitegi aurreko plazara. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, ostiralean, hilaren 24an, irekiko dituzte aurrenekoz, eta ekainaren 4ra arte egunero irekiko dituzte. 17:00etan zabalduko dituzte barrakak egunero.

Azken urteotan bezala, aniztasun funtzionala duten herritarren beharrak kontuan hartuta, hainbat neurri hartuko ditu udalak. Horrenbestez,  17:00etatik 18:00etara ez da musikarik izango barraken gunean. Horrez gain, maiatzaren 28an eta ekainaren 3an 11:00etatik 12:00etara eta maiatzaren 27an eta ekainaren 4an 16:00etatik 17:00etara aniztasun txartela duten pertsonek eta haien familiek soilik igo ahalko dute barraketara.

Umeen Eguna ekainaren 1ean izango da, eta egun horretan 17:00etatik 22:00etara bitartean euro bat balioko du txartel bakoitzak.