Zozketa

Ezpalak eta Havalina taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 10:04

Ikuskizuna 22:30ean hasiko da larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Ezpalak eta Havalina taldeek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 27an, larunbatean, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.