Bertanek eskainitako afariaz gozatu dute hainbat herritarrek Basazabalen

Julene Frantzesena 2023ko mai. 22a, 08:30
Bertanek eskainitako afariaz gozatu zuten herritarrak. (Bertan)

Bertanek afaritarako hainbat txartel zozkatu zituen maiatzean herriko saltokietan Azpeitia txartelarekin erosketak egin zituzten herritarren artean. Ostiralean Elikaguneak prestatutako platerez gozatu ahal izan zuten irabazleek, Enekoraren musikak girotutako afarian.

Hainbat herritarrek Basazabal jauregian afaldu zuten ostiralean. Bertan merkatari elkarteak antolatuta, afari bereziaz gozatu ahal izan zuten hainbat gizon-emakumek. Izan ere, elkarteak afaritarako hainbat txartel zozkatu zituen maiatzean herriko saltokietan Azpeitia txartelarekin erosketak egin zituzten herritarren artean. Irabazleek Elikaguneak prestatutako platerez gozatu ahal izan zuten, Enekoraren musikak girotutako afarian.