Garbiñe Bereziartuak hitanoa izan du hizpide Udal Euskaltegian eskainitako solasaldian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 20a, 08:15
Garbiñe Bereziartua azalpenak ematen atzo, Udal Euskaltegian.

Ostegunean eskaini zuen hitzaldia HUko ikerlari, hizkuntzalari eta hitanoaz.eus webgunearen sustatzaile azpeitiarrak. Hainbat lagun izan ziren haren solasaldia entzuten.

Garbiñe Bereziartuak hitanoari buruzko solasaldia eskaini zuen herenegun Udal Euskaltegian. EHUko ikerlaria, hizkuntzalaria eta hitanoaz.eus webgunearen sustatzailea da azpeitiarra, eta hitanoaren ertzez jardun zuen hark hainbat lagunen aurrean. Udal Euskaltegian ikasturtean zehar antolatzen dituzten saioetako beste bat izan zen ostegunekoa.