Iban Fagoaga da Lagun Onaken gizonen taldeko entrenatzaile berria

Andoni Elduaien 2023ko mai. 16a, 10:09

Iban Fagoaga entrenatzailea eta IƱigo Arregi presidentea, atzo. (Lagun Onak)

Berakoa (Nafarroa) da Fagoaga, eta, besteak beste, C.D. Vitoria, Leioa, Arenas eta Portugalete taldeak zuzendu ditu azken denboraldietan. Ander Avellaneda entrenatzaile tolosarrak utzitako lekua hartuko du hark. 

Iban Fagoaga da Lagun Onak futbol taldearen gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria. Azpeitiko futbol taldeak atzo, astelehena, iragarri zuen bere fitxaketa sare sozialen bidez. Berakoa (Nafarroa) da Fagoaga, eta Ander Avellaneda entrenatzaile tolosarrak utzitako lekua hartuko du hark.

Entrenatzailea izan aurretik, futbol ibilbide oparoa osatu zuen beratarrak. Donostiako Antiguoko taldearen harrobian aritu zen hura aurrena, eta talde hura utzi ondoren, Eibar futbol taldeak fitxatu zuen. Fagoagak armaginekin egin zuen gero futbol ibilbidea. Granada 74 taldean aritu zen ondoren, eta Alaves taldean amaitu zuen profesionaletako bidea.

Zelaitik aulkira igarotzea erabaki zuen gero Fagoagak. Eibarren harrobian aritu zen zenbait urtez, besteak beste, C.D. Vitoria taldean. Leioa taldea ere zuzendu zuen beratarrak, baita Arenas taldea ere. Azken denboraldia Portugalete taldea zuzentzen aritu da gaur Lagun Onaken Hirugarren mailako taldearen entrenatzailea dena.