Arropa serigrafiatzeko tailerra eskainiko dute igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 16a, 09:00

16 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat izango da saioa, eta parte hartzaile bakoitzak hiru arropa edo osagarri eraman beharko ditu hara. Gainera, arropak elkartrukatzeko parada izango dute hara joaten direnek. Dagoeneko eman daiteke saiorako izena.

Datorren igandean beste tailer bat izango da Ekoetxean. Arropari beste aukera bat ematea helburu hartuta antolatu dute saioa, eta arropak serigrafiarekin pertsonalizatzeko edota horiek trukatzeko aukera izango dute herritarrek.

16 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat izango da saioa, eta parte hartzaile bakoitzak hiru arropa edo osagarri eraman beharko ditu hara. Gainera, ekonomia zirkularra ere landuko dute tailerrean, eta beraz, arropak elkartrukatzeko parada izango dute hara joaten direnek.

10:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango bada ere, parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman behark dute hontako lotura honetan.