Bihartik aldaketak izango dira Arana kalearen eta Arana Goikoa auzunearen arteko errepidean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 14a, 10:16
Arana kaleko errepidea. (Leire LarraƱaga)

Ur hornidura eta saneamendu azpiegiturak berritzeko lanak tarteko, errepideko errail bat itxita izango da, eta beraz, ibilgailuek norabide bakarrean igaro ahal izango dute handik. Arana Goikora, Santutxora eta Etxe Alai auzuneetara karakoletik igo beharko dute ibilgailuek. Lanek hiru aste iraungo dutela aurreikusten dute.

Ur hornidura eta saneamendu azpiegiturak berritzeko lanak tarteko, Arana eta Arana Goikoa auzuneen arteko errepidearen errail bat itxita izango da bihartik aurrera. Trafikoan aldaketak izango dira, beraz, obra horiek tarteko.

Zehazki, Arana kalea eta Arana Goikoko 3. zenbakiaren arteko errepidean itxiko dute erraila, eta beraz, norabide bakarrean igaro ahal izango dute ibilgailuek handik. Are gehiago, Arana Goikora, Santutxora eta Etxe Alai auzuneetara karakoletik igo beharko dute ibilgailuek.

Lanek hiru aste iraungo dutela aurreikusten dute, eta Azpeitiko Udalak, "sor daitezkeen endredoak direla eta", barkamena eskatu die auzo horietako bizilagunei.