Jostarratz egitasmoko laugarren saioa, bertan behera

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 12a, 10:07
Iturritxiki ludoteka.

Jostarratz egitasmoaren barruan, altxorraren bila aritzekoak ziren gaur arratsaldean, baina ekintza bertan behera utzi dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gaur arratsaldean, HH5etik LH6ra bitarteko haurrak eta horien gurasoak altxorraren bila aritzekoak ziren Jostarratz egitasmoaren barruan, baina antolatzaileek jakinarazi dute bertan behera gelditu dela ekintza. Horrenbestez, ludoteka zabalik izango da, ohiko ordutegian.