Azpeitiko Elikagai Bankuak janari bilketa egingo du bihar eta etzi

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 11a, 12:29

Herrian Eroskik dituen hiru saltokietan eta BMn ariko dira bilketa egiten, bihar arratsaldean eta larunbat goizean.

Azpeitiko Elikagai Bankuak janari bilketa antolatu du biharko eta etzirako. Eroskik herrian dituen hiru saltokietan eta BMn egingo dute bilketa, bihar arratsaldean eta larunbat goizean. Laguntzeko bi modu egongo direla zehaztu dute antolatzaileek: batetik, diruz laguntzeko aukera egongo da; eta bestetik, hainbat eratako elikagaiak eta produktuak emanda. Denden sarreran egongo diren boluntarioek adieraziko diete herritarrei zeintzuk diren jasoko dituzten elikagaiak eta produktuak.