Dantzari txikien festa eguna egin dute

Nerea Uranga 2023ko mai. 7a, 13:39

Azpeitiko, Azkoitiko, Bergarako eta Zumaiako dantza eskoletako dantzari gazteek parte hartu dute Azpeitiko Dantzari Txiki Egunean, Juan Antxieta musika eskolako musikariekin batera.

Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur Azpeitian, Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza dantza eskolak elkarrekin antolatuta. Azpeitiko Luix Beltza dantza eskolako eta Itsasiko nahiz Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako, Zumaiako eta Bergarako dantzari gazteek parte hartu duten dantzaren bueltako festan.

Aurrena, dantzari txikien talde guztiak Azoka Plazan bildu dira, eta 10:30 inguruan taldeka herrian barrena zabaldu dira, auzoz auzo eta kalerik kale dantza egiteko. Eguerdirako, berriro herriko plazan elkartu eta han bilduta zegoen jendearen aurrean hainbat dantza egin dituzte elkarrekin.