Umore ona eta giro ederra, bigarrengo 'Bota bildurrikpe!' bertso saioan

Maialen Etxaniz 2023ko api. 29a, 10:03

Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar eta Urko Arregi aritu ziren kantuan atzo Haginpe tabernan izandako bertso saioan. Pil-pilean dauden auziak ez ezik, umoretik jotzeko tramak izan zituzten kanturako gai.

Haginpe tabernak antolatuta, bigarrengo urtez jarraian Bota bildurrikpe! bertso saioa izan zen atzo tabernan bertan. Iaz bezala, umorea izan zen saioko protagonista, eta jendez bete zen Haginpe hitzordurako. Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar eta Urko Arregi aritu ziren kantuan ordu eta erdi iraun zuen saioan. Bertsolariek pil-pilean dauden auziak ez ezik, umoretik jotzeko tramak izan zituzten kanturako gai, eta giro paregabea izan zen saioak iraun zuen bitartean.