Udal eta foru hauteskundeak 2023

Asteartean egingo dute udal eta foru bozetarako hautesmahaiak osatzeko zozketa

Julene Frantzesena 2023ko api. 28a, 12:47
2019ko udal hauteskundeetako mahai bat.

09:30ean egingo dute zozketa, eta orduan zehaztuko dute bozen egunean zein herritarrek egon beharko duten mahaietan. Herritarrek egun horretan bertan begiratu ahal izango dute mahaiakide izatea egokitu al zaien edo ez, Azpeitia.eus webgunean. 

Hilabete falta da udal eta foru bozetarako, eta Azpeitiko Udalak datorren asteartean egingo du egun horretarako hauteslekuetako mahaiak osatzeko zozketa. 09:30ean egingo dute zozketa, eta orduan zehaztuko dute bozen egunean zein herritarrek egon beharko duten mahaietan.

Gainera, erakundeak azaldu duenez, herritarrek egun horretan bertan begiratu ahal izango dute mahaiakide izatea egokitu al zaien edo ez, Azpeitia.eus webgunean. Erabiltzaileek NA zenbakia sartu beharko dute horretarako egokituko duten atalean, eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, titularra edo ordezkoa den eta zein mahaitan egotea egokitu zaion zehaztuko du sistemak.

Dena den, ohiko moduan, mahaikide izatea tokatu zaien herritarrek etxean jasoko dute karta zertifikatua, jakinarazpenarekin.