Udal eta foru hauteskundeak 2023

EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda etzi aurkeztuko du Basazabalen

Aitziber Arzallus 2023ko api. 25a, 09:50
Jabier Altuna, EAJren Azpeitiko alkategaia.

Basazabalen izango da aurkezpena, 19:00etan hasita. Jabier Altuna alkategaiak, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak eta Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko dute, eta herritarrei irekitako ekitaldia izango da.

Azpeitiko EAJk etzi, osteguna, aurkeztuko du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu duen taldea. Jabier Altuna alkategaiak, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak eta Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko dute 19:00etan hasita Basazabal jauregian egingo duten ekitaldian, eta interesa duten herritar guztiei azaltzeko deia egin diete, ekitaldi irekia izango baita.