Uztaidun Errekortari Txapelketa jokatuko dute maiatzaren 7an, zezen plazan

Ihintza Elustondo 2023ko api. 5a, 08:45
Iazko Errekortarien Txapelketa Nagusiaren une bat, Azpeitiko zezen plazan. (Mireia Galarza)

Orain gutxi sortu den Kalian Gora zezenzale elkarteak antolatu du ekintza. Haiek azaldu dutenez, "estatu mailako ligako hamasei errekortari onenek" parte hartuko dute lehian. Sarrerak salgai daude herriko hainbat tabernatan.

Uztaidun Errekortari Txapelketa egingo dute lehen aldiz Azpeitian, maiatzaren 7an, igandez. Orain gutxi sortu den Kalian Gora zezenzale elkarteak antolatu du ekintza. Antolatzaileek azaldu dutenez, "estatu mailako ligako hamasei errekortari onenek" parte hartuko dute lehian. Zezenak, berriz, Zaragozako (Espainia) Marcen ganadutegiak jarriko ditu. Antolatzaileek adierazi dutenez, Espainiako errekortarien txapelketara zezenak eramaten dituen ganadutegia da hori. Ligarako puntuatzeko balioko duen jardunaldia izango da Azpeitian jokatuko dutena, eta 17:00etan hasiko da lehia. Ondoren, ikusleentzat behi bolaztatuak izango dira, eta era berean, Iherraren omenaldia izango dela aurrreratu dute.

Sarrerak honako taberna hauetan eros daitezke: Mendizabal erretegian, Korralen, Jim Clarken eta Pastorkuan. 10 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaindu beharko; 10 eta 14 urte artekoek bost euro ordaindu beharko dute; eta 14 urtetik gorakoek hamar euro. Erreserbak egiteko azken eguna maiatzaren 5a izango da, eta horretarako, Whatsapp mezua bidali behar da telefono honetara: 629 271 227.