Zozketa

'Potx eta Lotx aireportuan' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 12:54

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik, eta bestetik, telefonoz.

Potx eta Lotx aireportuan izeneko ikuskizun berria eskainiko dute Potx eta Lotx pailazoek apirilaren 2an, igandean, Soreasu antzokian. Emanaldia 17:00etan hasiko eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Bazkideek osteguneko 12:00ak arte izango dute zozketan izena emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: batetik, honako lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.