Jostarratz egitasmoko hirugarren jarduera egingo dute ostiralean

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 27a, 12:39
Jostorratz egitasmoko bigarren saioan, yoga egin zuten.

Sormen ginkana egingo dute eta HH5etik LH6ra bitarteko haurrei eta horien gurasoei zuzendutako ekintza izango da. Parte hartu nahi dutenek asteazkenerako eman beharko dute izena.

Ostiralean egingo dute Jostarratz egitasmoko hirugarren jarduera: sormen ginkana. HH5etik LH6ra arteko haurrek eta horien gurasoek parte hartu ahal izango dute jardueran, lau umeko gutxienez guraso batek, eta interesa dutenek asteazkenerako eman beharko dute izena lotura honetan. Ostiralean, 17:15ean, Dinamoa sormen gunean jarri dute hitzordua, han egingo baitute ekintza.

Jostarratz egitasmoa aurtengo ikasturtean jarri du abian udaleko Gazteria Sailak, herriko ludoteken bitartez. Herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da egitasmoaren helburua, eta haurren eta helduen artean harreman parekideak sortzea ere bai.

Zalantzak izanez gero, 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.