Beñat Aldalur eta Eneritz Aramendi azpeitiarrek irabazi dute Zestoako 43. Herri Krosa

Nerea Uranga 2023ko mar. 19a, 15:40

Iñaki Iruretaren oroimenez jokatu da Zestoan lasterketeta. Helduen proben aurretik egindako haur eta gaztetxoen probetan lasterkari ugarik parte hartu dute, tartean, batzuk azpeitiarrak.

Gaur jokatu da Zestoako 43. Herri Krosa, Iñaki Iruretaren oroimenezkoa. Goizeko hamarretatik aurrera haur eta gaztetxoen probak izan dira, eta kirolari ugarik parte hartu dute. Ondoren, 11:30ean hasi dira helduen bi proba nagusiak: 8.630 metrokoa eta 2.770 metrokoa. Lasterketa luzekoek hiru itzuli eman behar izan dizkiote ibilbideari eta motzean parte hartu dutenek bakarra.

Proba luzean, Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna hasi da aurrea hartuta, abantaila ateraz atzetik zituenei, baina ibilbidean gidari aurretik zihoan bizikletazalea okertu, eta ibilbidetik atera da. Ondorioz, Mimenzak lasterketa utzi egin behar izan du. Hala, proba Beñat Aldalur azpeitiarrak irabazi du, 30:57 denbora eginda. Haren atzetik sartu da helmugan Javier Garcia irundarra (31:01), eta hirugarrena Iñaki Gabarain aizarnazabaldarra izan da (31:10). Emakumeetan, proba luzean azkarrena Eneritz Aramendi Xeye atletismo taldeko azpeitiarra izan da (36:06); bigarren, berriz, Maite Urteaga zumaiarrak (38:00) egin du, eta hirugarrena Patricia Amundarain eibartarra (39:12) izan da.

2.770 metroko proban parte hartu dutenen artean, Adrian Pajares lazkaotarra izan da gizonetan aurrena, eta Elena Beristain zarauztarra emakumeetan. Gizonetan, Julen Azpiazu azpeitiarrak egin du bigarren, eta hirugarren Kepa Urbieta zumaiarrak. Emakumeetan, bigarren postua Nahia Ulazia zestoarrak lortu du eta hirugarrena Olatz Mendia zestoarrak.

Sailkapenak:

Benjamin mutilak

1.-Eki Larrañaga (Azkoitia).

2.-Mikel Azkune (Azkoitia).

3.-Alain Uranga (Azpeitia).

Zestoako aurrena: Denis Otaño

Benjamin Neskak

1.-Alaia Zubizarreta (Azpeitia).

2.-Maren Aranburu (Azpeitia).

3.-Jare Odriozola (Zestoa).

Zestoako aurrena: Noa Larrañaga

Kimu mutilak

1.-Ander Aranberri (Tolosa).

2.-Ibon Agirrezabalaga (Zumaia).

3.-Jakes Zubizarreta (Azpeitia).

Zestoako aurrena: Uraitz Letamendia.

Kimu neskak

1.-Amaia Azkoitia (Azkoitia).

2.-Garazi Astorkia (Elgoibar).

3.-Maite Arregi (Azpeitia).

Zestoako aurrena: Malen Aiesa.

Infantil mutilak

1.-Beñat Gaztiain (Zestoa).

2.-Harrieta Ugarte (Zestoa).

3.-Aron Alberdi (Zumaia).

Zestoakoa: Mikel Zabala.

Infantil neskak

1.-Ane Bosch (Azkoitia).

2.-Mara Urbieta (Zumaia).

3.-Nikole Soraluze (Azkoitia).

Zestoakoa: Aitana Ulazia.

Helduak, 2.770 metroko proba:

Gizonetan

1.-Adrian Pajaren (Lazkao).

2.-Julen Azpiazu (Azpeitia).

3.-Kepa Urbieta (Zumaia).

4.-Julen Badiola (Bergara).

5.-Haritz Unanue (Zestoa).

Zestoakoa: Jurdan Regillaga.

Emakumeetan

1.-Elena Beristain (Zarautz).

2.-Nahia Ulazia (Zestoa).

3.-Olatz Mendia (Zestoa).

4.-June Olaizola (Aizarnazabal).

5.-Leire Uranga (Zestoa).

Zestoakoa: Eli Aizpuru.

Helduak, 8.630 metroko proba:

Gizonetan

1.-Beñat Aldalur (Azpeitia).

2.-Javier Garcia (Irun).

3.-Iñaki Gabarain (Aizarnazabal).

4.-Sathya Paz (Zestoa).

5.-Fabrice Elduaien (Hendaia).

Zestoakoa: Aritz Elustondo.

Emakumeetan

1.-Eneritz Aramendi (Azpeitia).

2.-Maite Urteaga (Zumaia).

3.-Patricia Amundarain (Eibar).

4.-Ane Odriozola (Azpeitia).

5.-Ainhoa Canseco (Zestoa).

Zestoakoa: Itsaso Marti.