Erniarraitzek Bertso Trama saioa antolatu du martxoaren 26rako Zestoan

Nerea Uranga 2023ko mar. 18a, 09:00
Aitor Bizkarra bertsolaria Erniarraitz antolatutako saio batean.

Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariek kantatuko dute Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatu duen saioan.

Bertso Trama saioa antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak martxoaren 26rako, Zestoan. Alaia Martin eta Aitor Bizkarra bertsolariek abestuko dute, eta gai jartzaile lanean Jon Gurrutxaga ariko da. 17:30ean hasiko da saioa, Zestoako Kultur Etxean.

Sarrera 10 euro da, eta aurrez eskuratzeko aukera jarri du bertsozale elkarteak. Zestoan Mollargi tabernan eta Portale kulturgunean eta Azpeitian Sanagustin kulturgunean eros daitezke sarrerak. Antolatzaileek jakinarazi dute bertso saioaren egunean ere Kultur Etxean bertan erosteko aukera izango dela.