Laburbira zirkuituko zazpi film labur emango dituzte igandean Soreasun

Julene Frantzesena 2023ko mar. 20a, 08:20
'Asko falta da?' filmeko irudi bat.

2023ko lanak izango dira ikusgai antzokian, 19:30ean hasita, eta hiru eurotan eskura daitezke horiek ikusteko sarrerak, Kulturaz.eus atarian.

Euskarazko film laburren Laburbira zirkuituko zazpi film labur emango dituzte igandean, Soreasu antzokian. 2023ko lanak izango dira ikusgai antzokian, 19:30ean hasita, eta hiru eurotan eskura daitezke horiek ikusteko sarrerak, Kulturaz.eus atarian.

Euskal Herriko sortzaileen zazpi film laburrek osatzen dute aurtengo zirkuitua, eta horiek 32 herritan ikusi ahal izango dira datozen asteetan. Askotariko estiloetako lanak bildu dituzte aurtengo sortan. Honako hauek dira filmak: Muskil (Marina Perosanz), Olatuen isiltasuna (Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin), Irrits (Maider Oleaga), Erlojupekoa (Leire Egaña), Hitzak (Josu Martinez), Asko falta da? (Ane Cuesta) eta Koadro goriari heldu (Iulen Arana).