'The Armed Man' kontzertua emango dute zapatuan Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 8a, 08:50

Julian Barrenetxea abesbatzak Donostiako Aita Donostia, Lazkaoko Kantaka eta Ormaiztegiko Urmaiz asbesbatzekin batera emango du kontzertua, 20:15ean hasita, eta sarrerak Kulturazen webgunean daude eskuragarri, bost euroren truke.

Emanaldi berezia izango da Soreasu antzokian zapatuan. Karl Jenkins konposatzaile galestarraren The Armed Man bakearen aldeko kontzertua emango du Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzak Donostiako Aita Donostia, Lazkaoko Kantaka eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzekin batera, Javier Alberdi zuzendariaren gidaritzapean. 20:15ean hasiko da saioa, eta sarrerak eskuragarri daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, bost euroren truke. Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera Soreasuko leihatilan.