Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 10a, 08:10
Dantzaleku egitasmoaren barruko emanaldi bateko irudia.

Hilero ohikoa denez, areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera.

Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur gauean. Hilero ohikoa denez, areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuekin dantza egin ahal izango dute bertaratzen direnek.