Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: 25 urte Uztarria Kultur Koordinakundea sortu zela

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 28a, 17:19

Datozen egunetan hasiko da Uztarria martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, komunikazio taldeak Uztarria Kultur Koordinakundearen inguruko Atzera begira erreportajea egin du, martxoaren 3an 25 urte beteko baitira sorreratik. Euskararen, komunikazioaren eta kulturaren arloan zeuden gabeziei erantzun asmoz sortu zuten koordinakundea hainbat herritar euskaltzalek. Erreportajearen aurrerapen bideoa da honako dau. 

Martxoko Uztarria aldizkaria labetik ateratzear dago. Bertan landutako edukien artean, Uztarria Kultur Koordinakundearen erreportajea egin du Maxixatzenek. Atzera begira atalerako ondu du erreportajea Uztarriak, koordinadoraren sorreran zein garapenean lanean aritu zen Enekoitz Esnaolaren adierazpenekin. 2008an desegin zen koordinadora, eta komunikazio taldean lan egitera mugatu zen Uztarria. 25 urteotan herrian zertan eta nola aldatu den kontatu du Esnaolak.