Top Market azoka egingo dute igandean Da tabernan

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 2a, 08:55
Top Market azoka, Azpeitiko plazan. (Anartz Izagirre)

Askotariko postuak jarriko dituzte igandean Da tabernan, 11:00etatik 15:00etara. Mr. Soto eta House One disko jartzaileek girotuko dute azoka.

Igandean, martxoak 5, inguruko hainbat sortzailek zein saltzailek bat eginda, Top Market azoka egingo dute Da tabernaren atarian. 11:00etatik 15:00etara bitartean egongo da zabalik, eta herritarrek askotariko produktuak aurkituko dituzte han salgai: bigarren eskuko arropa, dekorazio osagarriak, zeramika... 

Guztira zortzi saltzailek jarriko dituzte postuak Da tabernaren atarian, eta honako hauek izango dira: Aizterri Home, Kiribil Zeramika, Holy Mari Vintage, Axun Ringana, Egurrezko Kattagorrixek, Leire Arenas, Endreda Makina eta Oninpintage. Azoka girotzen, gainera, Mr. Soto eta House One disko jartzaile azpeitiarrak arituko dira.