Jon Gurrutxaga: "Gauden aldiari abesten dio Desgaraianek"

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 23a, 13:11

Desgaraian musika taldeko abeslaria da Jon Gurrutxaga, eta bihar hitzordu garrantzitsua du. Gauden aldian izeneko diskoa aurkeztuko du taldeak Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Desgaraianen lehen diskoa da, eta hamar abestiz osatuta dago. Soinu organikoa, pop musika eta esanahi handiko hitzak dira taldearen bereizgarri nagusienak. Gonbidatu bereziek parte hartuko dute biharko estreinaldian, eta tartean izango da Idoia Azurmendi musikaria. Diskoaren aurkezpenaren atarian Jon Gurrutxagarekin elkartu da Maialen Etxaniz kazetaria.

Desgaraian musika taldeak Gauden aldian izeneko diskoa aurkeztuko du bihar, otsailak 24a, Azpeitiko Gaztetxean. Jon Gurrutxaga azpeitiarra da taldeko abeslaria, eta ondoan ditu beste bost kide: Markel De Reparaz, Xabi Agirrezabala, Ekain Alzola, Garikoitz Ortiz de Villalba eta Peru Iparragirre.

Hamar abestiko diskoa ondu dute, eta aurkezpenerako prest daude. Gaztetxeko ateak 21:30ean irekiko direla aurreratu dute, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. Gonbidatu bereziek parte hartuko dute biharko estreineko kontzertuan, eta tartean izango da Idoia Azurmendi musikaria. Harekin batera kaleratu zuten iaz Begi argiz izeneko abestia, eta lehen aldiz elkarrekin abestuko dute jendaurrean. "Euskal musikaren munduan erreferente den eta zer esan handia eman duen musikari bat" ere igoko da Azpeitiko Gaztetxeko oholtzara bihar gauean, Desgaraian taldearen lehen diskoaren estreinekoan.

Aurkezpenaren atarian, Jon Gurrutxagarekin elkartu da Maialen Etxaniz kazetaria orain arteko ibilbideaz, taldearen musikaz eta aurrera begirako asmoez gehiago jakiteko asmoz.