Ekintza 16, Mehatxuka eta Hoben musika taldeen kontzertuak izango dira bihar Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 10a, 08:39
Mehatxuka musika taldeak Gaztetxean eskainitako kontzertu bateko artxibo irudia. (Azpeitiko Gaztetxea)

Ekintza 16, Mehatxuka eta Hoben musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute. 20:00etan irekiko dute Gaztetxea, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. 

RSFk eta Azpeitiko Gaztetxeak elkartasun kontzertuak antolatu dituzte biharko, hilak 11. Iruñeko Ekintza 16 hard rock taldea, Zubietako Mehatxuka punk oi! taldea eta Zumaiako Hoben taldea igoko dira Gaztetxeko oholtzara, eta kontzertu bana eskainiko dute horiek.

20:00etan irekiko dute Gaztetxea, baina kontzertuak 21:00 aldera hasiko dira. Emanaldietarako sarrera bost euro ordaindu beharko da.