Mendeko pertsonen zaintzarako ikastaroa antolatu du udalak

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 31a, 09:32

Saio teorikoak otsailaren 22an hasi eta uztailaren 28an amaituko dituzte, eta, denera, 370 orduko iraupena izango du ikastaroak. Lehentasuna izango dute langabeek eta lanaldi murriztua dutenek, eta dagoeneko eman daiteke izena, Lanbideren bidez.

Mendekotasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta emateko ikastaroa antolatu dute berriz ere Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen Sartu elkarteak, Lanbideren bidez. Saio teorikoak otsailaren 22an hasi eta uztailaren 28an amaituko dituzte, eta, denera, 370 orduko iraupena izango du ikastaroak.

Saioak astelehenetik ostiralera 15:00etatik 18:00etara izango dira, eta hamabostean behin 9:30etik 14:30era. Parte teorikoa bukatu ostean, saio praktikoei ekingo diete. Behin bi arloak gaindituta, profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute parte hartzaileek. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Lanbideren bidez eman behar dute izena, eta lehentasuna izango dute langabeek eta lanaldi murriztua dutenek.

Bestalde, Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III-UE3 proiektuaren barruan, maiatzean bigarren ikastaro bat antolatuko dute. Ikastaro hori goizetan izango da eta  informazio gehiago behar dutenek hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzi dezakete edo 943-25 50 06 telefono zenbakira deitu.