Yoga saioa egingo dute ostiralean Jostorratz egitasmoaren barruan

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 30a, 11:24
Jostorratz egitasmoko lehen saioko irudia. (Azpeitiko Udala)

Ostiralean, otsailaren 3an, izango da Gazteria Sailak azaroan martxan jarri zuten Jostorratz ekimenaren barruko bigarren saioa. Parte-hartzaileek, haurrek zein gurasoek, Yoga egiteko aukera izango dute 17:30etik 19:00etara bitartean. Dagoeneko eman daiteke izena.

Joan zen azaroan ekin zion Gazteria Sailak Jostorratz ekimenari, herriko haurrei eta haien gurasoei "aisialdirako espazioak" eskaintzeko helburuz. Orduko hartan, Goxo-goxo izeneko sukaldaritza saioa egin zuten Azoka Plazan, eta datorren ostiralean egingo dute Jostorratzen barruko bigarren ekintza. Hain zuzen, Yoga saioa prestatu du Gazteria Sailak ostiralerako. Saioa Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zein haien gurasoei zuzenduta dagoen arren, 5 urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute ostiraleko hitzorduan.

Gazteria Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eman daiteke izena jardueran parte hartzeko. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea, honako formulario hau beteta. Lau umeko heldu batek egin beharko du izen-ematea. 

Ostiralean plazan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta yoga saioa ordu eta erdikoa izango da, 17:30etik 19:00etara.