Zozketa

Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso musikaturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urt. 26a, 10:17
Argazkia: Kulturaz kooperatiba.

Bazkideek biharko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik, eta bestetik, telefonoz.

Igandean estreinatuko dute Anonyme Popular ikuskizuna Azpeitiko Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Igor Elortzak, Rafa Ruedak eta Oier Zuñigak ikus-entzunezko bertso musikatuak eskainiko dituzte, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Bazkideek biharko, ostirala, 12:00ak arte izango dute zozketan izena emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 52 da.