Miriam Mendozak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2023ko urt. 23a, 09:57
Miriam Mendoza ipuin kontaketa saio batean.

Haur Hezkuntzako bosgarren mailako umeei zuzendutako saioa izango da, eta gaurtik ostiralera bitartean eman ahal izango da parte hartzeko izena.

Miriam Mendozak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, Udal Liburutegian (17:30). Haur Hezkuntzako bosgarren mailako umeei zuzendutako saioa izango da, eta gaurtik ostiralera bitartean eman ahal izango da parte hartzeko izena, 943-15 71 95 edo 688  81 55 06 telefono zenbakira deituta.

XXXIV. Ipuin Kontaketa zikloko saioa izango da astelehenean Mendozak eskainiko duena.