Sansebastianak 2023

Gozatua hartu dute haurrek

Urtzi Oteiza 2023ko urt. 20a, 18:58

Gaur eguerdian eguraldia lagun izan dute Ikasberri Ikastolako, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko, Juan Antxieta musika eskolako eta Itsasiko taldeetan atera diren gaztetxoek. Kalez kale ibili dira, atzetik Aitor Expositok egindako karroza zutela.

Atzo gaueko eguraldia eta gaur eguerdikoa, beltza eta zuria. Izan ere, atzoko euri jasak eta haizea atzean utzita, gaur eguerdian eguzki printzen abaroan egin dute umeek danborrada. Gozatua hartu dute Ikasberri Ikastolako, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko, Juan Antxieta musika eskolako eta Itsasiko taldeetan atera diren gaztetxoek.

Arana kaletik hasi dute taldeek ibilbidea, eta Alde Zaharrean barrena kalez kale ibilita, plazara joan dira danborradako pieza guztiak jotzera. Gainera, Aitor Expositok egindako karroza ere gaur ikusi ahal izan da lehen aldiz, Euskal Antzerki Topaketen 40. urtemuga gai hartuta egin duena.