Sansebastianak 2023

San Martin egoitzan egin dute danborrada

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 19a, 14:20

San Martin egoitzan izan dira sansebastianak ospatzen aurrenak, langileek eta egoiliarrek gaur goizean astindu baitituzte atabalak.

San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak izan dira sansebastianetako ospakizunak hasten aurrenak. Eskoletako eta kaleko danborradei aurrea hartuta, egoitzan gaur goizean astindu dituzte atabalak. Egoitza goitik behera apainduta eta sukaldari txapelak jantzita, giro ederrean igaro dute goiza.