Sansebastianak 2023

San Sebastian bezperan zuzeneko saio berezia eskainiko du UKTk

Erredakzioa 2023ko urt. 15a, 10:00

21:30ean hasita, sansebastianei lotutako hainbat erreportaje izango da ikusgai Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan. 22:15etik aurrera, aldiz, Azpeitiko danborradako zuzeneko irudiak izango dira ikusgai. 23:15ean hasiko da zuzeneko saio berezia, Koldo Aldalurrek eta Mireia Galarzak gidatuta. Aurten, berrikuntza bezala, komunikazio taldeko erreportariak plazara aterako dira danbor jotzaileen adierazpenak jasotzera. 

Beste urte batez, San Sebastian bezperako zuzeneko saio berezia eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT), Azpeitiko udaletxetik. Zuzeneko konexioaren aurretik, baina, bestelako edukiak ere izango dira ikusgai; izan ere, 21:30etik aurrera izango da zer ikusi eta zertaz gozatu Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan. 

21:30ean hasita, sansebastianen inguruko erreportajeak izango dira ikusgai, festan murgiltzen hasteko. 22:15ean hasiko da zuzeneko konexioa, eta Azpeitiko danborradaren zuzeneko irudiak –kalekoak, Parrokiakoak zein plazakoak– ikusteko aukera izango dute herritarrek. 23:15ean hasiko da zuzeneko saio berezia, eta Koldo Aldalur eta Mireia Galarza arituko dira aurkezle lanetan. Haiek hainbat gonbidatu berezi elkarrizketatuko dituzte udaletxetik gauerdira bitartean. Aurten, berrikuntza bezala, aurkezleak udaletxean dauden bitartean, komunikazio taldeko erreportariak plazara aterako dira danbor jotzaileen adierazpenak jasotzera. 

ZUZENEKO SAIO BEREZIA

Urtarrilaren 19an, 21:30ean hasita, Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan.