Otsailean eskainiko dituzten ikastaroak iragarri ditu Azpeitiko KZguneak

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 11a, 10:14
Azpeitiko KZgunea.

Hamabi ikastaro izango dira euskaraz, aurrez aurre, bideokonferentziaz zein urruneko formatuan. Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroetan.

Azpeitiko KZguneak iragarri ditu ditu otsailean eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte datorren hilean KZgunean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunearen Enparan dorretxeko egoitzara joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 20 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 20 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete:

Guztira 37 ikastaro prestatu ditu Azpeitiko KZguneak otsailerako, eta horietatik hamabi izango dira euskaraz: Hauetxek:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamalau ordu.
    • Otsailaren 1etik 9ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu
    • Aurrez aurrekoa.
    • Sei ordu.
    • Otsailaren 1etik 3ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Androiden mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 10ean eta 13an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 16an eta 17an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Editatu bideoak zure smartphonearekin
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 15ean  eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.
  • YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Lehenengo pausoak marketin digitalean
    • Urrunekoa.
    • 20 ordu.
    • Otsailaren 13tik martxoaren 1era.
  • Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Otsailaren 6tik 15era.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 14an eta 15ean, 09:00etatik 11:00etara.