Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegiko eraikineko soinketa gela berritzen ari dira

Julene Frantzesena 2023ko urt. 10a, 10:21
Hasi dituzte obrak Perdillegi kaleko eraikineko soinketa gelan. (Azpeitiko Udala)

Gelaren energia isolamendua eta akustikoa hobetuko dituzte, baita argiteriaren instalazioa berritu, lurra aldatu eta aireztapen sistema jarri ere. Lanak martxorako bukatzea aurreikusten dute.

Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikineko soinketa gela berritzen hasi da Azpeitiko Udala. Ikastolak eta erakundeak adostu zuten berrikuntza lanok egitea, eta dagoneko martxan dira obrak. Hain zuzen ere, gelaren energia isolamendua eta akustikoa hobetuko dituzte, baita argiteriaren instalazioa berritu, lurra aldatu eta aireztapen sistema jarri ere.

Udalak eta Karmelo Etxegarai Ikastolak ikastetxearen azpiegiturak berritzeko eta mantetzeko elkarlana dute, eta horren baitan egingo dituzte lanak. Construcciones Urbitarte enpresak egingo ditu soinketa gelako obrak, eta martxorako bukatzea aurreikusten dute. 235.403 euroko aurrekontua dute obrek.