Sansebastianak 2023

Gaur hasiko dira helduen danborradarako entseguak

Julene Frantzesena 2023ko urt. 11a, 09:16
2020ko sansebastianetako entsegu bateko irudia.

21:00etan egingo dute prestaketen lehen saioa Izarraitz pilotalekuan. Bigarren entsegua bihar izango da, eta datorren asteartean eta asteazkenean gainerako biak. Umeen entseguak, berriz, datorren astelehenean, asteartean eta asteazkenean izango dira, 16:00etan, Izarraitzen.

Iristear dira sansebastianak, eta horrekin batera datoz danborradetarako entseguak. Horietan aurrena gaur, asteazkena, egingo dute helduen danborradako taldeetako kideek. Hain zuzen, 21:00etan egingo dute saioa Izarraitz pilotalekuan. Hurrengo hitzorduak, berriz, bihar, datorren asteartean eta asteazkenean egingo dituzte. Horiek ere 21:00etan izango dira, Izarraitzen.

Umeek, berriz, datorren astelehenean egingo dute lehen entsegua; astelehenean izango da aurrena, 16:00etatik 16:45era, Izarraitz pilotalekuan. Hurrengo biak asteartean eta asteazkenean egingo dituzte, ordu eta leku berean.