2023/01/14 13:30

Ekitaldia

Txotx denboraldiaren hasierako bazkari-jaia Azpeitiko Añota sagardotegian

Txotx denboraldiaren hasierako bazkari-jaia Azpeitiko Añota sagardotegian
Añota sagardotegia, Azpeitia

Ados elkarteko Oihana Orbegozo, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotariak izango dira ekitaldiko gonbidatuak eta protagonistak. Horiekin batera Laja eta Lutxurdixo trikitilariak eta Loidisaletxe II.a zein Xebastian Lizaso bertsolariak izango dira. Erreserbak egin eta izena emateko 943-81 20 92 telefono zenbakira deitu behar da.