Kantu Koloreren emanaldia izango da bihar

Julene Frantzesena 2023ko urt. 2a, 09:04
Kantu Koloreren emanaldi bateko irudia.

17:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, bost euroren trukean. Kantu Kolorek haurrentzako kanta didaktikoak egiten ditu, gai zehatz batzuekiko sentsibilitatea sortzeko xedez. 

Esna zaitez ikuskizuna eskainiko du Kantu Kolorek bihar, asteartea, Soreasu antzokian. 17:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, bost euroren trukean. Saioa umeei ez ezik, familiei zuzendutakoa ere bada.

Kantu Kolorek haurrentzako kanta didaktikoak egiten ditu, gai zehatz batzuekiko sentsibilitatea sortzeko xedez. "Musika hainbat gai lantzeko abiapuntua eta motibazioa da, eta helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza landuko dute, dantzatuz nahiz motrizitatea, espazioa eta koordinazioa landuz", azaldu dute Kantu Koloreko kideek.