Urola Erdiko Itaiak Bilboko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko

Anartz Izagirre 2022ko abe. 28a, 14:45

Urola Erdiko Itaiaren elkarretaratze bateko irudia. (Itaia)

19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin die Itaiak.

Berria egunkariak iragarri duenez, 44 urteko gizonezko batek 45 urteko emakume bat hil du Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. 09:00etan gizonak berak deitu die udaltzainei, eta atxilotu egin dute. Albiste agentziek emandako informazioaren arabera, gizona hildakoaren senarra da, baina Ertzaintzak ohartarazi du oraindik ez dakitela zein den biktimaren eta ustezko hiltzailearen arteko harremana. Gertaera horren aurrean, Urola Erdiko Itaiak elkarretaratzea deitu du biharko, osteguna. 19:00etan izango da mobilizazioa, plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean. Herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Itaiak.