Gabonetako apaingarriak eginez igaro dute goiza Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 18a, 16:07

Material berrerabilgarriak erabiliz, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egin dute goizean zehar. Haur eta guraso ugari bertaratu dira tailerrera. 

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra eskaini dute gaur, igandea, eguerdian Ekoetxean. Haur eta guraso ugari animatu sa saiora, eta askotariko eskulanak egin dituzte 11:00etatik 13:00etara. Material berrerabilgarriak erabili dituzte askotariko apaingarriak egiteko, eta giro ederrean igaro dute goiza. Gainera, etxera eraman dituzte sortutako edergarriak. 

(Argazkiak: Ekoetxea)