Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra emango dute igandean Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 13a, 14:58
Ekoetxean joan den urtean egindako tailerreko emaitza batzuk. (Ekoetxea)

Familiei zuzenduta, 11:00etatik 13:00etara izango da. Doako ekintza da, baina plazak mugatuak direnez, parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Aurreko urteetan egin izan duten gisara, aurten ere materialak berrerabiliz Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute Ekoetxean. Datorren igandean emango dute, 11:00etatik 13:00etara, eta familiei zuzendutako ekintza izango da.

Tailerra doan da, baina plazak mugatuak dira eta, horrenbestez, parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Telefonoz deituta (943-81 24 48) edo posta elektroniko bidez (info.azpeitia@ekoetxea.eus) hartu daiteke igandeko tailerrerako tokia.