Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa eta gaztaina jana izango dira zapatuan Urrestillan

Anartz Izagirre 2022ko abe. 13a, 08:00
Pello Añorgaren ipuin kontaketa saio baten irudia.

Jubilatuen lokalean izango da Añorgaren ipuin kontaketa, 17:30etik aurrera. Gaztaina jana, berriz, Zumetarioan egingo dute, saioa amaitu ostean.

Pello Añorga ipuin kontalari oiartzuarra Urrestillan izango da datorren zapatuan, hilak 17, 4 urtetik gorako haurrentzako kontaketa eskaintzen. 17:30ean izango da saioa, jubilatuen lokalean, eta edonork izango du hara joateko aukera. Horrez gain, saio hori amaitzen denean gaztaina jana egingo dute Zumetarioan, 18:30etik aurrera.