Txapelen omenezko bertso saioa egingo dute hilaren 20an

Ane Olaizola 2022ko abe. 11a, 09:00

Azpeitiko Soreasu antzokian arituko dira bertsotan Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Erniarraitz bertsozale elkarteak Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa antolatu du beste urte batez. Abenduak 20an, asteartez, egingo dute saioa, eta honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan Haritz Etxeberria Ministro arituko da.

22:00etan hasiko da saioa, Soreasu antzokian, eta dagoeneko salgai daude hara joateko sarrerak, hamar eurotan. Kulturaz.eus atarian eskuratu daitezke.