Skapaie elektrotxarangarekin, agur Hikaldiari

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 4a, 09:26

Hikaldiari amaiera emateko, hikapoteoa egin dute Alde Zaharreko tabernetan. Gainera, Skapaie elektrotxaranga ibili da kalez kale giroa alaitzen, eta jende ugari bertaratu da.

Euskaraldiak bereizgarri bat izan du aurten Azpeitian, Hikaldia egin dute egitasmoaren barruan, eta ariketa horri amaiera emateko, Hikapoteoa izan zen atzo, larunbata, Euskaraldiaren herriko batzordeak eta Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta. Alde Zaharreko tabernetan egin zuten hikapoteoa, eta AZTEko tabernetan jatekoa nahiz edatekoa hika hitz eginez eskatzen zituzten herritarrek zozketarako txartelak eskuratu zituzten. Gainera, Skapaie elektrotxaranga ibili zen kalez kale giroa alaitzen, eta jende ugari bertaratu zen.