Euskara arnas

Javi Bidaur: "Gustura nago nire herriko hizkuntza ikasten ari naizelako"

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 19:00
None

Azkoitiarra da Javi Bidaur, eta duela bi urte hasi zen euskara ikasten. Gaztetan ez zuen aukerarik izan eskolan ikasteko, eta azaldu duenez, bazuen horretarako gogoa. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako azken protagonista da Bidaur.

Azkoitiarra da Javi Bidaur, eta duela bi urte hasi zen euskara ikasten. Gaztetan ez zuen aukerarik izan eskolan ikasteko, eta azaldu duenez, bazuen horretarako gogoa. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Ane Olaizola kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako azken protagonista da Bidaur. Joan diren egunetan –Euskaraldiak iraun duen bitartean, egunero– UKTk argitaratu dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako azkena da honako hau. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izan dira azken bi asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak: