Eskulan tailerra egingo dute hilaren 12an liburutegian, HH5ekoentzat

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 2a, 08:46
Eskulanetarako materiala. (Pixabay)

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena eta hilaren 9ra arteko epea dute horretarako.

Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako eskulan tailerra antolatu du Udal Liburutegiak abenduaren 12rako. 17:30ean hasiko da saioa, liburutegian bertan.

Plaza mugatuak izango ditu ekintzak eta, beraz, parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbkira Whatsappez mezua bidalita. Hilaren 9an itxiko dute izena emateko epea.