Kulturaren zilargileak

Mikel P. Ansa (Berria) 2022ko abe. 2a, 09:31

Sanagustin kulturgunea.

Mikel P. Ansa kazetariak Berria egunkariko Hizpideak atalerako idatzitako artikulua da honako hau. Azpeitiko kultur mugimenduaz eta haren antolaketaz hitz egin du.

Azpeitiko Sanagustin kulturgunea eta hura baino lehenagoko Kultur Mahaia erreferentzia bilakatuta daude, ez orain, herri askotako kultur baliabideak eta kultur bizitza bizkortu nahi dituztenentzat. Herriko kultur eragileek osatzen dute mahai hori, duela hamabost urte baino gehiagotik, eta hamar urte baino gehiago badira Sanagustin kulturgunea kudeatzen dutena, zeina udalaren jabetzakoa baita berez. Kooperatiba bat ere sortu dute, eta Soreasu antzokia eta Dinamoa sormen gunea ere kudeatzen dituzte. Kultur baliabideak eta programazioak kudeatzeko beste estilo eta eredu bat sortu ditu. Durangoko Plateruena kafe antzokia berpizteko inspirazio gisa erabili dutela aitortu dute. 

Jarraitu iritzia irakurtzen Berria.eus-en.