Abenduko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Maria Goñiren artea

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 30a, 17:30

Uztarria datozen egunetan hasiko da abenduko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Irakurleek, besteak beste, Maria Goñi artista iruindarraren inguruko argazki erreportajea irakurri ahalko dute Uztarriaren bazkideek. Azpeitian bizi da Goñi, eta urte luzeko ibilbidea dauka. Egun, Dinamoan igarotzen ditu egunak laster plazaratuko duen erakusketa ontzen. 

Iruindarra da Maria Goñi artista, baina Azpeitian bizi da egun. Bizitza osoa darama margotzen, eta orain Dinamoan igarotzen ditu egunak, datozen hilabeteetan aurkeztuko duen erakusketa ontzen. Gehienbat erretratuak, paisaiak nahiz muralak sortzen dituen arren, orain fast painting-a du zaletasun eta erronka.