Azaroaren 25a

Emakume langileen antolakuntza aldarrikatu du IAk Azaroaren 25ean

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 25a, 18:42

Elkarretaratzeak eta hitzaldiak egin dituzte herriko ikastetxeetan eta Gaztetxean, ikasleen antolakundeak deituta.

Ikasle Abertzaleak ere mobilizatu da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Azpeitian. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan elkarretaratzeak egin dituzte ikasleek, eta ikastetxeetan zein Gaztetxean hitzaldiak ere egin dituzte, Indarkeria matxistaren aurrean emakume langileon antolakuntza aldarriarekin.