Ekain Ibargurenek 'Aho bete hortz' ikuskizuna aurkeztuko du abenduaren 11n Soreasun

Ekain Ibarguren, 'Alejop!' ikuskizunerako prestatzen. (Mireia Galarza)

17:00etan hasiko da pailazo azpeitiarraren emanaldia, eta joan nahi dutenek sarrerak eskuragarri dituzte jada Kulturazen webgunean.

Ikuskizun berria estreinatuko du Ekain Ibargurenek datorren abenduaren 11n, igandea, Soreasu antzokian: Aho bete hortz. Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak herrikideen aurrean emateko prestatu duen "ikuskizun dibertigarri eta eroa" 17:00etan hasiko da.

Ekain pailazoaren estreinaldiko emanaldi horretara joan nahi dutenek dagoeneko eskuragarri dituzte sarrerak, 6 euroren truke, Kulturazen webgunean.